Txertaketa-prozesua azkartzeko txertoen planei buruzko informazioa eman dezala eta lehen mailako arreta indartu dezala eskatu dio ELAk Nafarroako Gobernuari

Pandemiak 2020an gogor jo ondoren, txertaketa-prozesu betean gaude, Covid-19ri aurre egiteko. Osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisia suspertzeko, pertsona guztiek izan behar dute txerto horiek azkar eta erraz eskuratzeko aukera. Horregatik guztiagatik, ELAk uste du beharrezkoa dela biztanleriak Covid-19 txertoa jasotzeko duen eskubidea bermatzea, eta, horregatik, sindikatuak salatu du industria farmazeutikoaren kontrola prozesu horretan, nazioarteko merkataritza-akordioek babestuta. Praktika horren ondorioz, txertoen munduko hornidura mugatzen ari da, eta enpresa gutxi batzuek etekin handiak lortzen dituzte horregatik. Osasuna eskubide bat da, eta ezin da onartu osasunaren kontura negozio pribatua bultzatzeko logika; horretarako, lehen urratsa txertoaren patenteak kentzea izan beharko litzateke.
Nafarroan abian jarri den kanpainari dagokionez, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatu dio dauden planak herritar guztiei eta talde zehatzei helaraz diezazkiela, batez ere Osasunbidean. Nafarroako Gobernuak estatu mailan hartzen diren erabakietara jotzen du etengabe, eta, beraz, gaur egun ez da behar bezala informatzen Nafarroan ezarritako txertaketa-irizpideei eta -epeei buruz.
Txertaketa prozesuari aurre egiteko, sindikatuak ezinbestekotzat jo du lehen mailako arreta indartzea. Gogoan izan behar da txertaketa-prozesu bat, orain hasten dena bezalakoa, erronka bat dela osasun-sistemarentzat, bere tamaina eta denboran luzatzen delako. Are gehiago kontuan hartzen badugu Lehen Mailako Arretak bere gain hartu behar duen beste zeregin bat dela, eta maila horrek urteak daramatzala gutxietsita eta gehiegi kargatuta, eta azken hilabeteetan kolapsoaren ertzean kokatu dela, haren zereginak ugaritu egin baitira: PCRak, baheketa masiboak, gripearen txertaketa, COVID txertoa, etab.
Testuinguru horretan, ELAk salatu du Osasunidea-k ez duela borondaterik plantillaren arazoak konpontzeko, Mahai Sektorialaren bileretan egiaztatzen den bezala. Premiazkoa da Osasunbideko lan-arazoei aurre egitea, plantilla handituz, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan sartuz, behin-behineko langileak sendotuz, murrizketa guztiak eta pribatizatutako zerbitzuak lehengoratuz, eta plantillaren osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurrien bidez (gaur egun, osasun-langileek FFP2 maskarak ere bermatuta ez dituzte beren eginkizunak garatzeko).
Hori guztia dela eta, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatu dio txerto-planei buruzko informazioa eman dezala eta lehen mailako arreta indartu dezala, txertaketa-prozesua azkartzeko.