TTIP hitzarmenaren inguruko hitzaldi sorta

2015/04/10
Mundu zabalean TTIP hitzarmenaren kontra dauden hamaika erakundek ekimen honen aurkako nazioarteko mobilizazio eguna deitu dute apirilaren 18rako. Hori dela-eta datozen egunetarako hainbat hitzaldi eta ekimen antolatu dira. Hona hemen horietako batzuk:

 

Apirilak 14, asteartea. Hitzordua Tolosako Kultur Etxean izango da, 18:00tan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatua. Hitzaldian Saioa Igeregi –ELAko nazioarteko saileko kidea– eta Mikel Saralegi –LAB sindikatuko kidea– mintzatuko dira. 

Apirilak 15, asteazkena. Zita Lazkaon, izango da, 18:30tan, Gerriko kultur elkartearen egoitzan. Saioa Igeregirekin batera Askapenako kide Julen Zulaika mintzatuko da. Igeregi eta Zulaika 'Zer da TTIP hitzarmena?' galdera erantzuten saiatuko dira. Hitzaldi hau ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatua. 

Apirilak 16, osteguna. Ekonomia Kritikoko Taldeak II. Kontra-ekonomia Jardunaldiak antolatu ditu. 'Geoestrategia eta tratatu internazionalak' izeneko hitzaldian TTIP hitzarmena aztertuko dute hiru lagun hauek: Aiala Elorrieta –Manu Robles-Arangiz Fundazioa Institutuko kidea–, Jose Ramon Mariño –ATTAC-eko kidea– eta Oskar Matute –EH Bilduko legebiltzarkidea–. Hitzaldia Sarrikoko Gradu Aretoan izango da, 18:00tan hasita.

Apirilak 17, ostirala. ELAk 'Alternatibak martxan. Frente al TTIP y al capital' izeneko mahai-ingurua antolatu du Gasteizen, 09:30tan hasita. (EHUko Letren Fakultatea). Bertan ELAko nazioarteko arduradun Laura Gonzalez de Txabarrik TTIParen nondik norakoak aztertuko ditu.