SIDENOR (AZKOITIA)

ABLEaren aurkako protesta

2024/11/29
Azkoitiko eta Reinosako (Kantabria) Sidenor lantegian lan erregulazioko espedientea iragarri ondoren, oraingoz Azkoitiko lantegiarena baino ez da gauzatu. ELAk eta LABek, lantegiko gehiengo sindikala osatzen dutenek, hasieratik errefusatu dute aldi baterako lan erregulazioa, justifikaziorik gabekoa dela uste baitute. ELAk eta LABek berretsi dute enpresak boikota egin nahi izan diola ELAk eta LABek Azkoitian osatutako gehiengoari, CCOO eta UGT sindikatuek eta USOk osatutako gehiengoa baliatuz.

Azkoitiko langileen soldata nabarmen murriztu da azken hilabeteetan, eta Reinosako lantegian, berriz, ERTEa ez da aplikatzen ari. ELAk eta LABek salatu dute enpresak Reinosako CCOO/UGT eta USO sindikatuak erabili dituela Azkoitiko langileei aldi baterako lan erregulazioa aplikatzeko, hitzarmenaren negoziazioa baldintzatzeko. Sidenorrek kaudimen ekonomiko handia du, eta horren erakusgarri dira 2023ko 23 milioi euroko irabaziak.

Lan baldintzen prekarizazioa, ordea, handia izan da azken urteotan:

  • 20.000 euroko galera 2014tik. 2015etik 2023ra KPIa % 19,9 igo da eta soldatak %9,5 igo dira.
  • Gipuzkoan sinatutako hitzarmenen batez bestekoa % 6,42 zen 2023an eta % 2 Sidenorren.
  • 2014tik, 140 langile gutxiago. 2013an 435 zeuden Azkoitian, eta 295 dira orain.
  • 2014tik, urtean 80 lanordu gehiago (aurten 1696).

Hitzarmenaren negoziazioari dagokionez, sindikatuak plataforma bakarra aurkezten saiatu dira. Ekainaren 7an, ELAk eta LABek plataforma aurkeztu zieten enpresari eta gainerako sindikatuei. 5 hilabeteren eta beste hainbeste bileraren ondoren, enpresak oraindik ez du bere proposamena aurkeztu. Enpresak erabat blokeatuta dauka mahaia.