CIE LEGAZPI

Akordioa lortu da, KPItik gorako igoerekin, greba mugagabea hasi baino egun bat lehenago

2023/06/07
CIE Legazpiko enpresa batzordea (ELA 8, LAB 1) akordio batera iritsi da enpresako zuzendaritzarekin. Akordioari esker, langileek KPIaren gaineko soldata igoerak izango dituzte eta azpikontratazioaren jarraipen-batzorde bat sortuko da, beste hobekuntza askoren artean. Akordioa gaur, ekainak 7, berretsi dute batzarrean, greba mugagabea hasi baino egun bat lehenago. Enpresak bazeukan 35 orduko lan astea.

Akordioaren edukien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • KPIren araberako soldata igoerak 2023rako; KPIa +0,5 2024rako; KPIa +1 2025erako eta KPIa +1,5 2026rako.
  • Norberaren aukerako egun bat langile guztientzat eta hiru egun 4. eta 5. txandakoentzat.
  • Aldi baterako ezintasunagatiko osagarriak hobetzea, eta soldataren % 100 jasotzea urteko lehen bajaren lehen 3 egunetan.
  • 6 egun gutxiago lanaldi zatituko langileentzat.
  • Lizentzia guztiak lanegunean hasiko dira.
  • Azpikontratazioaren jarraipen batzorde bat sortzea.
  • Soldadurako eta labeetako langileentzako plus berria.
  • Euskara ikastaroak ordainduko dira.