Itxierako txostena aurkeztu du XEYko zuzendaritzak

2017/07/06
XEYko langileek atzo goizean enpresarekin eta administrariekin bildu ziren egoera aztertu asmoz. Baina bertan, orain dela hilabete konkurtsoan sartu zen zuzendaritza berak datorren astean itxerako ERE bat martxan jarriko duela adierazi zieten. Guztira 9 greba egun eta aurretik hilabeteak daramatzate euren lan baldintzen alde lanean eta borrokan, eta tinko horretan jarraituko dute egoera honi amaiera on bat eman arte.

Gezurra gezurraren atzetik entzun dituzte langileek aspaldian enpresa zuzendaritzatik, eta benetako egia orain aurkitu dute, enpresaren itxiera. Langileek bai administratzaileekin eta baita Eusko Jaurlaritzarekin ere bilerak deitu dituzte egoerari buelta eman asmoz. Dena dela, langile kolektibo honek argi eta garbi adierazi nahi du XEY bideragarria dela eta egoera gordin hori buelta eman eta negoziatzeko borondate guztia duela.