LAN ISTRIPUAK

Aurten hildako sei langiletik bat altuera batetik erorita hil da

2023/05/19
ELAk elkarretaratzea egin du gaur, maiatzak 19, Azkoitiko (Gipuzkoa) Montajes Olaizola enpresaren aurrean, maiatzaren 11n izandako azken lan istripua salatzeko. 62 urteko langilea 3 metroko altueratik erori zen garabi bat gidatzen ari zela, eta, azkenean, maiatzaren 13an hil zen, zaurien ondorioz. Hego Euskal Herrian altuera batetik behera erorita hil den hirugarren langilea da. Gauzak horrela, ELAk salatu du altuerako lanetan aritzea oso arriskutsua dela eta prebentzioaren garrantzia berretsi du. Izan ere, aurten lanean hil diren 6 langiletik 1 altuera batetik erorita hil dira.

Guztira, 18 pertsona hil dira aurten lanean, zifra “onartezina” ELAren iritziz. Horregatik, ziurtatu du enpresek, legez, segurtasun neurri guztiak bermatu behar dituztela, eta erakundeek ziurtatu behar dutela berme guztiak betetzen direla.

Era berean, ELAk Lan Ikuskaritzan dauden gabeziak salatu ditu eta langile gehiago eskatu ditu.