Avanza (lehengo PESAko) enpresa batzordeak ekainaren 10ean Arrasateko Peredako lantokian izandako lan istripu larria salatzen du
Avanza (Lehengo Pesa) enpresa batzordeak ekainaren 10ean Arrasateko Peredako lantokian izandako lan istripu larria salatu du, enpresan langileek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak eraginda gertatu dela baieztatuz. Gauzak horrela, Osalani exijitu diote ikerketa erabakigarria izatea, enpresaren utzikeria zigortzea, eta enpresak “behingoz langileen osasuna eta bizitza bermatzeko neurriak hartzera behartzea”.
Premiazko bilera bat ere eskatu dute Arrasateko lantokiko segurtasunari buruz hitz egiteko. Bilera horretan konpromiso eta ekintzak gauzatzeko data zehatzekin atera behar dutela azpimarratu dute, orain arte enpresari salatu dioguna Madrilera doala baitirudi eta ez baitakigu gehiago gaiari buruz”.
Bestalde, enpresa batzordeak babes osoa helarazi dio Ibai gure lankideari, eta lehenbailehen sendatzea espero du.