SIDENOR (AZKOITIA)
ELAk errefusatu egin du Zuzendaritzak eta CCOO, UGT eta USO sindikatuek Azkoitiko eta Reinosako lantegietarako adostutako aldi baterako lan-erregulazioaren luzapena

ELArentzat, luzapen hau beste urrats bat da. Neurri hori Azkoitiko Batzordeari aurkeztu zitzaion, enpresaren azken eskaintza onartzeko lantegian erreferenduma deitu eta astebetera; bozketa horretan plantillaren erdiak baino gutxiagok eman zuen baiezko botoa. Honen ondoren, enpresak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu zuen eta jada aipatutako ERTE luzapena aurkeztu zuen.
2019tik ikuskatutako azken kontuetara arte, Sidenorrek 50 milioi euro banatu ditu akziodunen artean, eta, gainera, Talgoren kontrola eskuratzeko operazioa ixteko atarian dago, milioi askoko eragiketa batean. Hala ere, akordio honen bidez aldi baterako lan-erregulazioan Sidenor Azkoitia eta Reinosako langileek beren langabezia-prestazioa gastatu beharko dute % 35 artean 2025eko urriaren 31ra arte.
ELAk lanean jarraituko du Sidenorren lan egiten dutenen bizitza duintzeko, eta adierazi nahi du badela garaia Azkoitiko langileen beharrak bilduko dituen hitzarmen kolektibo bat lortzeko.