Orioko udal kiroldegia

ELAk hitzarmen berria sinatu du eta langileek erosahalmena berreskuratuko dute

2024/10/07
Urriaren 4an, ELAK sektoreko hitzarmenaren baldintzak hobetuko dituen akordioa lortu zuen. Orioko kiroldegian ELAk eta BPXport enpresak lortutako akordioa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, atzeraeraginarekin, eta urte honetako KPIa berreskuratzea eragingo du.

Indarraldian dagoen bitartean, KPIaren araberako igoerak izango dituzte, beti ere, gutxienez, %2ko soldata igoera bermatuz. Gainera, Gipuzkoako sektoreko soldata-taulekin alderatuz, kategoria bakoitzak urtean 1.000€ gehiago izango ditu.

Hobekuntza horietaz gain, norberaren eginkizunetarako ordaindutako egun bat, lizentzietan, igande eta jaiegunetako plusetan eta kategorietan hobekuntzak aplikatuko zaizkie, besteak beste, lan-zentroko garbitzaileak sektoreko hitzarmenetik gorako kategorian barnebilduz.