KSB ITUR (ZARAUTZ)

Greba atzeratu da, KPItik gorako soldatak lortuta

2025/03/24

KSB Itur enpresako langileek greba eten dute, 2025erako % 3,6ko soldata igoera bermatu baita (KPI+0,8), eta 2026rako KPIaren gainetik izango dela bermatuta. Batzordeak azpimarratu du lorpen hori grebari esker lortu dela.

Hala ere, hitzarmen berrirako negoziazioek aurrera jarraitzen dute. Enpresa Batzordeak eta Zuzendaritzak datozen bi asteetan aldarrikapenen gainerako puntuak garatzeko konpromisoa hartu dute, eta negoziazioak zintzotasun osoz egingo direla espero dute.

Beraz, datozen bi asteetan enpresak bere konpromisoa betetzen ez badu edo hitzarmena garatzeko borondatea adierazten ez badu, greba dinamikari berriro ekingo diotela iragarri du Batzordeak.