Heriotzazko lan-istripu berri bat izan da Azpeitian

2021/03/05
Heriotzazko lan-istripu berri bat gertatu da gaur arratsaldean Azpeitian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Bidean Garraoiak, S.L. enpresako 50 urte inguruko behargina kamioi bat deskargazten ari zen Mendiaraiz, S.L. enpresarentzat eta oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, burdin zatiak ibilgailutik jausi eta langilea azpian harrapatu dute, behargina bertan zendu delarik. Heriotza berri honekin, dagoeneko 9 lirateke aurten Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak, bigarrena Gipuzkoan.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genieke lehenik eta behin.  Lan merkatuan guztiz erroturik dagoen Prekarietatea salatu nahiko genuke; beste behin ere, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe eta prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi prekarietate hau da eta tamalez, ondorio lazgarri hauek ditu. Are gehiago azpikontratatutako enpresak direnean, non ez-betetzeak biderkatu egiten diren. Administrazioak honen guztiaren aurrean beste alde batera begiratzen du, behin eta berriro, modu sistematikoan; ikus ezinarena egiteagatik arazoa ez da ordea desagertzen, estrukturazko lakra honen erantzule eta konplize bilakatzen dira.

Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromezua besterik ez dira behar lakra honekin amaitzeko, irabazi gosearen gainetik langileen osasuna eta segurtasuna jarriz.