ARITZBATALDE KIROLDEGIA (ZARAUTZ)
Justiziak arrazoia eman dio ELAri, eta soldata-igoerei lotutako eranskina legez kanpokoa dela ebatzi du

Epaiak Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegiko 27 langileei eragiten die, eta 2023tik egin ez diren soldata-igoerak bere gain hartzera behartzen du, % 16,30 guztira. Enpresako Hitzarmen Kolektiboa 2023ko ekainean sinatu zen, aurreko Hitzarmena oraindik indarrean zegoenean. Artikuluaren idazketa berriarekin Bpxport enpresak zegozkion soldata igoeren kargu ez egitea zuen helburu, hirugarren enpresa bat eta esleipendun izango zena haiek ordaintzearen arduraduna izanik.
Epaiak dioenez, hitzarmen berri bat negoziatzea sustatzearen helburu bakarra, honek zuen erantzukizuna beste hirugarren baten esku uztea zen, eta, gainera, negoziaketen fede onik gabe enpresaren asmo bakarra Hitzarmen Kolektibo berria negoziatzeko beharra sustatzea zen, erantzukizunari ihes egitea, eta ez zuen negoziatzeko fede onez jokatu.
Epaia oraindik ez da irmoa, helegitea aurkez baitaiteke.