SAN JOSE EGOITZA (AZKOITIA)

Langileek Biharko Gipuzkoa enpresak murrizketak planteatu dituela eta zaintzaren kalitatea gero eta okerragoa dela salatzen dute

2023/12/15
Biharko Gipuzkoa enpresak (egoitza kudeatzen duenak) lanaldi osoko bi lanpostu kentzea erabaki du lanaldiaren, hau da, 3184 zerbitzu-ordu gutxiago. Egoera gordin horren aurrean, langileek mobilizatzea erabaki dute. Egoera gordin horren aurrean, langileek mobilizazioak egitea erabaki dute.

Egoitzako unitate psikogeriatrikoan obrak egiten ari dira eta zortzi erabiltzaile gutxiagorentzat dago tokia. Biharko enpresak dioenez, 8 erabiltzaile gutxiago izanik, langileak soberan daude eta argudio hori erabili du azken murrizketa hauek planteatzeko. Baina langileen gehiengoak lanaldi partzialak dituzte eta erabaki honek gero eta prekarioago bilakatzen ditu langileen lan baldintzak (langile batzuk, esaterako, 10 urte baino gehiago daramate %60 lanaldiarekin).

ELA eta LAB sindikatuek osatutako enpresa batzordeak hainbat alditan salatu du egoitzako langileen egoera gero eta okerragoa dela, baina ez dago inolako borondaterik hau hobetzeko. Langileen baldintzez gain, ez dakigu kendu diren 8 erabiltzaile hauentzako tokia egongo den obrak amaitu ostean, edo zein izango den egoera. Langileen ordezkariek Kabiarekin (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Organismo Autonomoa) ere bilera bat egin zuten azaroan, erantzunak eskatuz. Kabiaren erantzuna izan zen hori enpresarekin kudeatzeko gaia zela eta eurek ez zekitela aurrerantzean zer gertatuko zen.

Hemen ere argi geratu da Aldundiak eta Kabiak enpresa pribatu baten interesak lehenetsi nahi dutela langile eta egoiliarren ongizatea baino.

Bitartean egunerokoa gero eta latzagoa da: Egoiliarrek sarritan ez dute bigilantziarik ez dagoelako denborarik, postuak ez dira ordezkatzen, langileak gero eta azkarrago egin behar izaten dituzten lanak. Halaber, gero eta dependentzia maila handiagoko egoiliarrak daude egoitzan eta lan kargak areagotzen zaizkie langileei (Esaterako, 2 erizain laguntzaileren artean oheratu behar izaten ditugu 20 egoiliar).

Egoera gordin horren aurrean, langileek mobilizazioak egitea erabaki dute. Gipuzkoako Foru Aldundiari, Azkoitiko Udalari eta Biharko Gipuzkoa enpresari eskatzen diote behingoz egoitzako arazo larriei irtenbide bat emateko eta zerbitzuaren kalitatea eta langileen lan baldintzak hobetzeko beharrezko urratsak eman ditzaten. Lanaldi osoko postuak bermatu behar dira, eta nahikoa denbora egotea egoiliarrak behar bezala artatzeko.