Zumaiako Etxez Etxeko Laguntza
Mobilizazioei ekin diete euren baldintzak beste udalerrietako lankideenekin parekatuko dituen hitzarmen bat negoziatzeko

2023an amaitu zen hitzarmena, eta hainbat negoziazio bilera egin ondoren, ez enpresak ezta udalak ere ez dute proposamenik mahai gainean jarri.
Zumaiako zerbitzuan 22 pertsonak egiten dute lan, guztiak emakumeak. Herriko adinekoak eta artatzen dituzte. ELAk deitoratu duenez, sektore horietan jarduten duten beste enpresa batzuetan gertatzen den bezala, "helburua ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da, langileen eta zerbitzua jasotzen duten erabiltzaileen kontura".
ELAk azpimarratu du, azaroaren 30eko greba feminista orokorrean aldarrikatu den bezala, zaintzen eredua eraldatu behar dela, "logika kapitalistan eta emakumeen esplotazioan oinarritutako eredu batetik atera eta bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterantz aurrera egin behar da".