Sammic enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailean egoera konpondu ezean
Sammic enpresako langileek greban jarraitzen dute. Ekainaren 25etik aurrera beste hiru greba egun deitu dituzte. Egoera bideratzen ez bada, uztailaren 2tik aurrera greba mugagabean hasiko dira.
Sammic enpresako langileak bigarren greba eguna ari dira betetzen, enpresa barruko lan hitzarmen berriaren negoziazioa ez atzera eta ez aurrera dela. Joan den ekainaren 11n erabaki zuten langileek grebara joatea: aste honetarako bi greba egun deitu zituzten –atzokoa eta gaurkoa–, beste hiru datorren asterako – ekainaren 26tik 28ra, asteartetik ostegunera–, eta egoera bideratzen ez bada, uztailaren 2tik aurrera greba mugagabean hasiko dira.
Empresak etekin ugari izan ditu azken urteetan eta langillek beraien lan baldiltzetan ez dute nabaritu inongo hobekuntzarik. Hori dela eta, aurtengo negoziaketan erreformaren aurkako lehen hitzarmena eta lan baldintza hobeen alde borrokatzen daude.