SAMMICeko langileek greba mugagabean jarraitzen dute

Langileen eskakizunak, besteak beste, eros-ahalmena berreskuratzea eta 2012ko erreforma kanpoan utziko duen hitzarmen blindatu bat sinatzea dira. Gogoan izan behar da orain 4 urte, krisiaren aitzakipean, enpresak 4 urtez soldatak izoztea eskatu ziela langileei, eta hauek hala egin zutela. Hori sinatu ostean, urtetik urtera gero eta irabazi handiagoak eduki ditu enpresak, eta urtero dibidenduak banatu dituzte.
Negoziatzen hasi direnean, berriz, argi utzi du enpresak ez duela nahi langileek eros-ahalmena berreskuratzerik. Kontuan izatekoa da enpresa honek ADEGIk dioenari men egiten diola, eta, dirudienez, Gipuzkoako patronalak nahiago du greba luze eta gogorrak pairatu sinatzen dutena ez betetzeko, eta guztia Rajoyren erreformaren babesean.
SAMMICeko langileek garbi dute ez dutela etsiko eros-ahalmena eta lan baldintza duinak bermatu arte.