HOSOKAWA SOLIDS (Zarautz)

Hiru langile kaleratu dituztela salatu dute

2026/05/12 Industria eta Eraikuntza Urola-Kosta
Hiru langile kaleratu dituztela salatu dute
Kaleratzeak maiatzaren 4an gertatu ziren.

Hosokawa Solids multinazionalak hiru pertsona kaleratu ditu inolako justifikaziorik gabe Zarauzko lantegian. Erabaki horren aurrean, ELAk elkarretaratzea egin du enpresaren aurrean, gertatutakoa salatzeko. Zuzendaritzak maiatzaren 4an jakinarazi zien erabaki kaleratutako pertsonei. Multinazional liderra da ontziratu gabeko material solidoak prozesatzeko eta maneiatzeko makinen sektorean.