Bizkaiko elikagien merkataritzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu du ELAk

2021/12/01
ELAk gehiengo osoa du Bizkaiko Elikagaien Merkataritzaren sektorean, eta aurreakordioa sinatu du sektoreko patronalarekin. Aurreakordio horrekin bat egin dute sektorean ordezkaritza duten beste erakunde batzuek.

Akordioak, besteak beste, honako eduki hauek jasotzen ditu:

  • Indarraldia: 2019-2022, amaitzen denetik 30 hilabeteko ultraktibitatearekin.
  • Ez aplikatzearen aurkako blindajea: enpresek ezin izango diote edukiak aplikatzeari utzi, alderdien arteko akordiorik ez badago.
  • Soldata igoerak: igoerak hitzarmeneko lanbide kategoria handienari aplikatuko zaizkio, eta ondoriozko zenbatekoa hitzarmeneko kategoria guztiei aplikatuko zaie.
    2019: 2018ko KPI: % 1,2
    2020: 2019ko KPI: % 0,8
    2021:0 (2019ko KPIa -%0,5ekoa izan zen)
    2022: % 2,5
  • Aurreko araua aplikatuta, gutxienez 1.227,67 euro igoko dira soldata taulak lanbide kategoria guztietan 2022. urterako.
  • 20.000 eurotik beherako soldatei dagokienez, gutxieneko igoera 7koa izatea bermatzen da, aurreko KPIen batura bermatzeko eta 2022rako erreferentzia gisa 2021eko azaroko KPI aurreratua hartuta (hau da, 1,2+0,8 -0,5+5,5).
  • Atzerapenak: 2019, 2020 eta 2021. urteei dagozkien atzerapenak itundutako ehunekoen eta lehen adierazitako kalkuluaren arabera ordainduko dira.
  • Hitzarmenaren gutxieneko soldata 16.800 eurokoa izango da.
  • Lanaldia finkatzea: langileek ordu osagarrien % 30 finkatzea eskatu ahal izango dute. Ehuneko hori kalkulatzeko, azken bi urteetan egindako orduen batez bestekoa hartuko da kontuan.
  • Urtean lau orduko murrizketa izango dute lan jardunean.
  • Librantza: 4 larunbat izango dituzte aukeran urtean. Ez dira kontuan hartuko oporraldian sartutako larunbatak.

ELAk oso positibotzat jo du hitzarmen hau sinatzea, hainbat alderdi garrantzitsu jasotzen baititu, hala nola 2000tik beherako soldatetarako erosteko ahalmenari eustea eta lanaldi partzialeko kontratuetarako lanaldia hobetzeko klausulak.

ELAk sektoreko ordezkariak zoriondu ditu egindako lanagatik eta hitzarmen hau lortzeko egindako mobilizazioengatik.