BIZKAIKO OSTALARITZA
Hirugarren greba eguna hitzarmenaren defentsan

Grebaren eragina batez ere Bizkaiko hoteletan eta kolektibitatetan zentralizatu da. Kolektibitateei dagokienez, itunpeko sareko hogei bat ikastetxetan, sukalde zentraletan, enpresetan eta eguneko zentroetan (Sidenor edo San Rokeko eguneko zentroa, Portugalete) eragin du grebak.
Bestalde, Bizkaiko hoteletan ere grebaren ondorioak jasango dituzte gaur, adibidez, Indautxu, Ercilla, Miro, Mercure... hoteletan edo Bizkaiko hainbat hoteletako pisu zerbitzarietan. Era berean, Loiuko aireportuko kafetegiak ere kaltetu ditu deialdiak, gaur ia erabat itxita egon baitira. Greba egunak urriaren 11n eta 12an jarraituko dute.
Testuinguru horretan, sindikatuek negoziazio mahaia biltzeko eskatu dute, gatazka konpontzeko. ELAk espero du Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak hitzarmen berri bat sinatzeko behar diren elementuak eskaintzea. Bilera urriaren 9an izango da, Lan Harremanen Kontseiluan.