Ostalaritza-sektoreko 3. faseko prebentzio-neurrien laburpena

2020/06/10
Zure osasuna eta segurtasuna eztabaidaezinak dira

Ostalaritza-enpresak pixkanaka irekitzen ari dira berriz. Horren ondorioz, ERTEen menpean dauden langileen kopurua murriztuz doa, eta hori albiste ona da. Hala ere, irekiera horietarako ezarrita dauden segurtasun-neurriak NAHITAEZKOAK dira, eta guk betearazi behar ditugu gure lantokietan.

Oro ez da zilegi, eta ostalaritza-establezimendu batean garbitasun, desinfekzio, pertsonen arteko distantzia eta abarrei buruzko arau orokorrak bete ezean, langileok gara arrisku handieneko pertsonak eta establezimendu horretan borondatez ez gauden bakarrak. Horregatik, ez-betetzerik gertatuz gero, ELArekin harremanetan jartzera bultzatzen zaitugu, irregulartasuna errepika ez dadin.

Araudietan hainbeste aldaketa egiteak zaildu egiten du batzuetan jakitea zer dagoen indarrean eta zer ez.

ELAtik, informazio-orri honetan, deskonfinamenduaren 3. faseari dagozkion arauak laburbildu dizkizugu.

Dokumento osoa hemen deskargatu