Aurre-akordioa Bilboko Arte Ederretako Museoan

2016/07/18
Gaur lortu den aurre-akordioaren arabera subrogazioa onartuko da, eta Museoari atxikitako Manpower-ko langileen lehen hitzarmena sinatuko da. Hitzarmen horretan, besteak beste, hurrengo puntu onuragarri hauek jaso dira: soldata-igoerak arian-arian gauzatuko dira 2019ra arte, orduan sala-laguntzaileen urteko lansaria 20.500€-koa izango da, oraingo 10.500€ eskasen aldean; antzinatasun-osagarria sortuko da; gizarte-hobekuntza nabarmenak; eta lan-erreforma alde batera utziko duten klausulak...

Langileek batzarrean aurre-akordioari oniritzia eman ondoren, greba amaitutzat jo da; hortaz, Museoa bihar, asteartea, uztailak 19, berriro irekiko da.

Aste honetan bertan beste bilera bat egingo dute alderdiek hitzarmenari behin betiko idazketa emateko, aurre-akordioan jasotako edukiak kontuan hartuz.