Bost delegatu gehiago lortuta ELA Nafarroako Foru Administrazioan bigarren postura igo da

2015/05/21
ELA Foru Administrazioko bigarren sindikatu bihurtu da, atzo bozkatu ziren 14 esparruetan 37 delegatu lortu ondoren (kontutan izan behar da Foruzaingoan eta ISPLNean hauteskundeak atzeratu egin direla). Bigarren postua boto kopuruan ere finkatu egin da, sindikatuak 1.400 lortu baititu.

Duela lau urte 14 esparru horietan gertatu zenaren aldean, ELAk bost ordezkari gehiago lortu ditu, hainbat arlotako igoerari esker: ANE-Suhiltzaileak (+2), Justizia (+1), Ogasuna, (+1), INAFI (+2) eta INDyJ (+1). Bestalde, ELAk garaipen esanguratsua lortu du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ). Gainera, Hezkuntzan 8. izatetik 6. izatera pasa da, CSIF eta APS korporatiboen aurretik jarri baita. Beste bi esparru handietan, Osasunbidean eta Nukleoan, ELAk 2011n lortutako ordezkaritza maila altuari eutsi dio.

Foruzaingoan eta ISPLNean gertatzen denaren zain, ELA bigarrena da, CCOOek baino bi delegatu gehiago dituelarik; 2011tik hona zegoen aldeari buelta eman dio, gainera 45 boto gehiago lortuaz. ELAren emaitza onak eta CCOOen (-1) zein UGTren jaitsierak (-5) erakusten du Foru Administrazioko langileek gero argiago bizkar ematen diotela kontzertazioa helburu duen eta boterearen laguntzaile izatea den sindikalismoari, eta aldaketa sozial eta politikoa ELAren moduko erakundeetatik datorrela.

Ordezkaritan izan duen igoerarekin batera, ELAk proportzionalki duela lau urte baino boto kopuru handiagoa lortu du. Atzo Foru Administrazioko 1.400 langilek ELA hautatu zuten, 2011n baino 15 gutxiago; haatik, erroldan 1.161 pertsona gutxiago zegoen; ELAri babesa eman dion portzentajea handitu egin da, ondorioz.

ELAk esker ona adierazi nahi du Foru Administrazioko langileen artean izan duen babesagatik, eta hitza ematen du konfiantza hori aintzat hartuko duela, lan-baldintzak hobetzeko borrokari eutsiko diolarik; horretarako behar-beharrezkoa da herritar guztien mesedetan lan egingo duten kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea.

Ohar honi erantsi diogu maiatzaren 21ean eguneratutako behin-behineko emaitzen koadroa (Osasunbidea barne delarik).

ELAREN EMAITZAK (2011-2015 alderatuaz)

 

Esparrua

2011ko botoak

2015eko botoak

2011eko delegatuak

2015eko delegatuak

Osasunbidea, Funtz.

527

477 (-50)

7

6 (-1)

Hezkuntza

335

304 (-31)

4

4 (=)

Nukleoa, Funtz.

282

285 (+3)

6

6 (=)

Foruzaingoa

121

Atzeratua

4

Atzeratua

ANAP Funtz.

89

60 (-29)

4

3 (-1)

Justizia

31

55 (+24)

1

2 (+1)

ANE-Suhiltzaileak

29

62 (+33)

1

3 (+2)

Ogasuna, Funtz.

31

46 (+15)

3

4 (+1)

NEZ (Enplegua)

22

25 (+3)

2

2 (=)

ISPLN

0

Atzeratua

0

Atzeratua

INDyJ

0

9 (+9)

0

1 (+1)

INAFI

0

18 (+18)

0

2 (+2)

Nukleoa, laboralak

21

10 (-11)

1

1 (=)

Osasunbidea, Lab.

20

17 (-3)

1

2 (+1)

ANAP, Laboralak

17

31 (+14)

2

1 (-1)

Ogasuna, Laboralak

0

1 (+1)

0

0 (=)

GUZTIRA TOTAL

25.551eko erroldatik 1.415 (%5,53; atzeratutako bozketak ez dira zenbatu)

1.400 (-15)

Sobre un censo de

24.390ko erroldatik (%5,74 ELArentzat)

32 * (atzeratutako bozketak ez dira zenbatu)

37 (+5)

 

ATZOKO EMAITZA OROKORRAK

 

 

2011eko delegatuak

(Foruzaingoa eta ISPLN gabe)

2015-V-20ko delegatuak

(Foruzaingoa eta ISPLN gabe)

2011-2015 alderaketa

(Foruzaingoa eta ISPLN gabe)

ELA

32

37

+5

LAB

55

65

+10

CCOO

36

35

-1

UGT

22

17

-5

Afapna

14

23

+9

SPA

12

8

-4

Besteak

79

69

-10

Guztira

250

254

+4