Bi orduko lanuztea egin dute Bizkaibuseko langileek
2016/05/04
Bi orduz geldi egon dira Bizkaibuseko autobusak goizean, 07:30etik 09:30era. Lanuztea ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deitu dute. Bi ordu hauetan gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izan dira. ELAk salatu dutenez azken urtean lanpostuen amortizazioak eman dira. Bestalde, kendutako lineak ez dira berriekin ordezkatu, nahiz eta horretarako konpromisoa hartu zuen Bizkaiko Diputazioak.