Paris365-Bilbo jangela solidarioa martxan jarri nahi dugu!
2016/06/14
Egunean hiru otordu egin ahal izatea. Horren oinarrizkoa den gauza hau lortu ezinezko ametsa da jende askorentzat guretzat. Horregatik, Gizakia Herritar Fundazioak ‘Paris 365-Bilbo Jangela Solidarioa’ proiektua martxan jarri du. Proiektu honen helburua Bilboko herritar guztiek egunen gutxienez kalitatezko hiru otordu egin ahal izatea da. Helburu hori lortu asmoz, Gizakia Herritarrek aurki jangela solidario bat zabalduko du Bilboko bihotzean.
Asko dira ekimen hau aurrera ateratzeko lanean ari diren boluntarioak. Hala ere, proiektua bideragarria izateko gutxieneko baliabide ekonomiko batzuk behar dira. Horretarako diru-bilketa kanpaina herritarra martxan jarri dute.
https://www.goteo.org/project/comedor-solidario
Interesa duen orok aski du bertan klik egitea eta ahal duen ekarpena ematea. Asko dira gisa honetako proiektu batek dituen gastuak: lokalaren alokairua, langileen soldatak, janaria erostea…
ELAk bere babesa eman nahi dio proiektuari. Proiektua KOOP-57 finantza elkarteak finantzatuko du; ELAk kopuru horren zati bat abalatuko du.