Elmubas Ibérica (Azpetia)
ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak
Sindikatuak jokoan zeuden 9 ordezkarietatik 6 lortu ditu.
ELAk 6 ordezkari lortu ditu urtarrilaren 22ko hauteskunde sindikaletan jokoan zeuden bederatzi ordezkarietatik.
Hauteskundeen berri izan zuenean, enpresak bost langile kaleratu zituen langileak beldurtzeko eta antolaketa prozesua oztopatzeko; estrategia horrek, ordea, ez du funtzionatu, ELAk hauteskundeak gehiengo zabalarekin irabazi baititu.
Joan den azaroan, ELAk Elmubas Ibericako (Azpeitia, Gipuzkoa) plantilla -200 langile baino gehiago dira eta animalientzako pentsua egiten duen enpresa da- antolatzearen aldeko apustua egin zuen, pairatzen duen prekaritateari aurre egiteko.