ELAk Lehendakarigaiei proposamen konkretuak egin dizkie

2012/09/13
ELAk Lehendakarigaiei proposamen konkretuak egin dizkie
Muñozek esan du proposamenen aurkezpenean ELAk aldaketa bat exijitzen diola politikari, “murrizketekin sufritzen ari diren herritarrei defentsa eskain diezaien”. Proposamena alderdi politiko guztiei bidali zaie, eztabaidatzeko, eta ELAk bilera egitea eskatu die.

Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak ,parte hartu du txostenaren aurkezpenean.

Era honetan, “demokrazian, hauteskunde-kanpainak indar politiko bakoitzaren programa zehazteko izan beharko litzateke, eztabaidarako, elkarrekiko interpelaziorako eta hautesleek identifika ditzaketen gai jakinei buruzko konpromisoak hartzeko”, azpimarratu du Muñozek.

Irakurri proposamena

Ikusi Adolfo Muñoz Txikiren parte-hartzea