ESKUBIDE SOZIALEN KARTA
'Gerrari ez! Bizitza duina denontzat'
2026/05/13
Euskal Herriko eragile sozial eta sindikal ugarik prentsaurrekoa egin dute gaur honakoa mahai gainean jarriz: “gerren, militarismoaren eta gastu militarraren igoeraren aurka eta pertsona guztien bizitza duinen alde jarrera aktiboa hartzeko eta mobilizatzeko beharrak batzen gaituelako”
Azaroaren 8an Gasteizen hainbat eragileen hausnarketak eta proposamenak bateratuko dituen "su txikien itsasoa" eraikitzen jarraitzeko egin zuten ESbileraren ondoren, manifestu bat adostu dute atxikita doan zerrendan jasotzen diren eragileek, elkarrekin mobilizatzeko erabakia hartuz.
EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatu diote konpromisoak eta erabakiak har ditzatela, baita Hego Euskal Herriko, Madrilgo eta Europako erakundeetan ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei.