Operadoreen osasuna jokoan
Segurtasun eta Osasun Batzordean egindako presioaren ondorioz, Zuzendaritzak Operadoreen kolektiboak egunero pairatzen dituen arazoei, irtenbide bat bilatzeko premiazko prozesua abian jartzea lortu dugu.
Zertan datza?
Gizagune fundazioak (bitartekaritzan eta gatazken kudeaketetan espezialistak) kanpo auditoretza bat egitea lortu dugu.
Auditoretzak 3 oinarri nagusi edukiko ditu:
1. antolakuntza: Lan postuetan estabilitatea, kontrolik gabeko aldaketa konstanteen amaiera.
2. ekitatea: Zereginen eta ordutegien banaketa justuak eta gardenak (Miramonen bereziki)
3. Prestakuntza: Egokitzapen eta ordezkapen teknologikoetarako benetako plana (Art. 19 LPRL).
Epeak eta partaidetza:
Epeak: Geihenez 2 hilabeteko epean, ondorioak eta lotesleak izango diren irtenbideak aurkeztu beharko dituzte.
Partaidetza: kolektiboaren errealitatea ezagutzeko, gizagunek, operadoreekin elkarrizketak izango ditu.
Zuen ahotsa premiazkoa da!!!