EUSKARA

ELAk ETB3 ez ixteko agerraldian parte hartuko du

2026/03/26 Gizalan
ELAk ETB3 ez ixteko agerraldian parte hartuko du
Donostian datorren astean ETB3 ez ixteko aldarria egingo da, martxoaren 30ean 11:30ean, Egia auzoko Teila fabrikan. Ekimena hainbat eragilek antolatu dute, besteak beste ELA, LAB, Kontseilua, ikastolak, Aldatu Gidoia eta Kristau Eskola, eta helburua da katearen etorkizuna bermatzearen beharra azpimarratzea, haur eta gazteentzako euskarazko edukien garrantzia nabarmenduz.

ELAk EiTBko arduradunen kargugabetzea eskatu du ETB3ren itxiera atzera bota ezean. Era berean, dei egiten die langile euskaldunei, euskaltzaleei eta hizkuntza eskubideen berdintasunaren aldekoei ETB3ren itxieraren aurkako eta EiTB euskaldun baten aldeko sinadura bilketan parte hartzera.