LANDAZABAL (BERGARA)

Lehen hitzarmena lortu dute greba mugagabearen atarian

Lehen hitzarmena lortu dute greba mugagabearen atarian
2025-2028 lan hitzarmenak soldata igoerak, lanaldi murrizketak eta lan erreformaren aurkako blindajeak sendotzen ditu.

Bergarako Landazabal enpresako batzordeak hitzarmen propioaren lehen akordioa lortu du, greba mugagabea hasteko bezperan, negoziazioen blokeoa zela eta deitua zegoena.

Itunak mugarri bat suposatzen du 60 langileentzat, haien lan baldintzak hobetzeko bidean beste urrats bat emanez. Duela bi urte, ELAk bultzatutako gatazka baten bidez, Gipuzkoako metalaren hitzarmen probintziala aplikatzea lortu zen, eta orain enpresa hitzarmen propioa lortu da eduki hauekin:

KPIari lotutako soldata igoerak jasotzen ditu, urtero %1 gehituta. Gainera, lanaldia urtero 8 ordutan murriztea aurreikusten du, eta bulegoetako langileen atsedenaldia lan denbora ordaindutzat aitortzen du.

Halaber, hobekuntza esanguratsuak jasotzen dira baja osagarriei dagokienez, gaueko lanaren plusa %30era igotzen da, eta lanaldiko atseden denborak handitzen dira.

Hitzarmenak aldaketa legegileen aurkako babes mekanismoak txertatzen ditu, hala nola aplikazio ezaren klausulak eta ultraaktibitatea, eta errelebo kontratua aplikatzeko berme espezifikoak. Halaber, lan inguruneko arrisku psikosozialak aztertzeko ebaluazioak aurreikusten dira.