Salaketa txokoa

Salatu hizkuntza eskubideen urraketak!
Edo zoriondu hizkuntz eskubideak bermatzen dituztenak!

Euskaldun (euskal hiztun) guztiok pairatzen dugu euskarafobia, sarri konturatu ez arren, normalizatuta baitago. Izan ere, soilik euskara erabiltzen saiatzen garenok dugu euskaldunekiko erasoen kontzientzia.
ELAkideok jasandako erasoak edo hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko (lantokian, ELAn bertan, edota erakunde publikoetan), salaketa txoko hau jarri dugu abian.

Euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketak ez daitezela ezkutuan eta salatu gabe gera!
Hizkuntz eskubideak bermatzen dituztenak ez daitezela zoriondu gabe lotu!

Salaketak Behatokira eta Elebidera ere bideratuko ditugu.
(Salaketa egiten duenaren datuak ez dira publiko egingo).

*Oharra: ELA.eus-ek ez ditu bere gain hartzen txoko honetan jasotako iritzi eta salaketak. 
Helburua egoeraren berri ematea eta salaketak publiko egitea da.

Ahalik eta informaziorik osatuena eman, mesedez.
Zein da honen helbidea?
Saiatu ahalik eta informazio osatuena ematen: non eta noiz gertatu zen, eta gertakizunaren xehetasunak. Adibidez:

2024ko maiatzaren 11n, 10:30ean, Urdulizko erietxean. Erietxeko langile bati telefonoa barruan ahaztu dudala eta ea bilatuko zuen galdetu diot euskaraz. Bere erantzuna: «Eres un maleducado por hablarme en euskera. Seguro que si te tuviese que atender de urgencia no tendrías problema de hablarme en castellano».

Nahi izanez gero, dokumentu bat gehitu dezakezu fitxa hau osatzeko.
Onartutako fitxategi motak: image/*.
Nahi izanez gero, argazki bat gehitu dezakezu fitxa hau osatzeko.