Kontratazio-zerrendak: 2018 Kontratazio-zerrenden argitalpena eta 2014, 2011 eta 2008 Kontratazio-zerrendena (eguneratzeak eta lehentasun irekiak)
Osakidetzaren Aldi baterako Kontratazio-zerrenden argitalpenaren harira, informazio hau zabaltzen dizuegu
2018 Kontrataizo-zerrenden web orrian argitaratuko dira kasuan kasuko Ebazpenak, data hauetan:
- 2019ko maiatzaren 7an aurreikusten da argitaratzea 2018 Kontratazio-zerrendak (1, 2 eta 3 Lehentasunetako behin-behineko zerrendak), kategoria hauetakoak: Erizaina - Fisioterapeuta – Emagina – Laborategiko tek. esp. - Erizaintzako Laguntzailea - Administrari Laguntzailea – Zeladorea.
- Erreklamazioa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 8tik maiatzaren 21ra arte, biak barne. Maiatzaren 7an argitaratutako zerrenda guztiak sartuko dira indarrean 2019ko maiatzaren 8an.
- 2018 Kontratazio-zerrendetako 1, 2 eta 3 Lehentasunetako behin-behineko zerrenden argitaratze-data datorren egunetan adieraziko da, kategoria hauei dagokienez: Familia-mediku FEM-LMAT eta Pediatriako FEM-LMA.
2019ko maiatzaren 8an aurreikusten da web orrian argitaratzea 2014 Kontratazio-zerrendak, 2011 Kontratazio-zerrendak eta 2008 Kontratazio-zerrendak (2018 Kontratazio-zerrendetan sartutako kategoriak izan ezik) eta Ebazpen hauek argitaratuko dira:
- 2014 Kontratazio-zerrendak 1, 2, 3, 4 eta 5 Lehentasunak (behin betiko zerrendak, 2018ko abenduaren 31ra arteko hizkuntza-eskakizunekin eta Osakidetzako esperientzia profesionalarekin eguneratuak, 2018 Zerrendetan ez dauden kategoriak). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 9tik ekainaren 10era, biak barne.
- 2014 Kontratazio-zerrendak, 6 Lehentasuna (beti irekita dauden kategoriak, 2018. urtean jasotako eskabideak jasotzen dituztenak). Erreklamazioa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 9tik maiatzaren 22ra arte, biak barne.
- 2011 Kontratazio-zerrenda eguneratuak 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 Lehentasunak (2014 Zerrendetan eta 2018 Zerrendetan ez dauden kategorien behin betiko zerrendak, 2018ko abenduaren 31ra arteko hizkuntza-eskakizunekin eta Osakidetzan izandako esperientzia profesionalarekin eguneratuta). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 9tik ekainaren 10era, biak barne.
- 2011 Kontratazio-zerrendak, 9 Lehentasuna (2014 Zerrendetan ez zeuden beti irekita dauden kategorien behin-behineko zerrendak, 2017. urtean jasotako eskabideak jasotzen dituztenak). Erreklamazioa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 9tik maiatzaren 22ra arte, biak barne.
- 2008ko Kontratazio-zerrendak, Lehentasun guztiak (2018, 2014 eta 2011 Zerrendetan ez zeuden kategoriak, hizkuntza-eskakizunekin eguneratuta). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2019ko maiatzaren 9tik ekainaren 10era, biak barne.
MAIATZAREN 8AN ARGITARATUTAKO ZERRENDA GUZTIAK SARTUKO DIRA INDARREAN 2019ko MAIATZAREN 9an