Segurtasun eta Osasun Batzordearen ezohiko bilera (2020-05-12)
Hezkuntza ikastetxeetako jarduera berrabiarazteko planak jarraitu beharreko ildo orokorrak
ELA SINDIKATUAREN PROPOSAMENA
ELAren ustez, plan honek bi zutabe nagusi izan beharko lituzke; alde batetik, langileen ordezkariekin negoziatutako eta hezkuntza komunitatearekin partekatutako prozesua izatea. Bestetik, osasun irizpideetan eta irizpide pedagogikoetan soilik oinarritutako prozesua izatea, lehenengoak lehenetsiz eta bigarrengoak kontuan hartuz.
Aurrekoa abiapuntutzat hartuta, ELAk Hezkuntza Departamentuari ikastetxeetako jarduera berrabiarazteko plan bat adosteko prozesua abian jartzeko galdegiten dio, plan horretan jasotako irizpide orokorrak ikastetxe bakoitzera egokituak izan daitezen.
Plan horrek jarraitu beharrek irizpide orokorrak ondorengoak lirateke:
1.- Hartzen diren neurriak osasun irizpideen zein irizpide pedagogikoen baitakoak izatea, lehenengoak lehenetsiz eta bigarrengoak kontuan izanez.
2.- Neurri horiek langileen ordezkariekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin partekatuak eta negoziatuak izatea.
3.- Neurri horiek abian jartzeko beharrezko diren giza baliabideak, baliabide materialak zein enplegu beharrak ahalbideratzea, langileek lana eta familia uztartzeko beharra ere kontuan hartuz eta ahalbideratuz.
4.- Ikasleak eta langile guztiak (irakasleak eta irakasle ez direnak, Administrazioaren langileak edo azpikontratatutakoak) barne hartzen dituzten plan integralak beharrezkoak dira.
5.- Lanpostu edo kolektibo bakoitzarentzat beharrezko liratekeen babes neurriak modu egokian zehazteko ezinbestekotzat jotzen dugu lanpostu bakoitzaren arrisku mailak identifikatzea. Honek lanpostu bakoitzerako ebaluazio espezifikoak egitea eskatzen du.
6.- Neurri orokor gisa, propagazio arriskuak irauten duen bitartean, urrutiko lan sistemak lehenesten jarraitzea (telelana).
7.- Langile kalteberak eta sukarra, arnasteko zailtasuna, eztarriko mina eta antzeko sintomak dituzten guztiak etxean geratzen direla ziurtatzea.
8.- Hartzen diren neurriak gradualak eta HEZKUNTZA ETAPA BAKOITZARI ZEIN IKASTETXE BAKOITZAREN arkitektoniko, espazio eta gainerako ezaugarriei EGOKITUAK izatea.
9.- Prebentzio-neurriak oso zehatzak eta ondo definituak izan behar dira eta saihestu behar da: ahal denean, gomendagarria da, ahaleginduko da…
10.- EPEAK: Ikastetxeka itzultzeko plan integralak zentroak ireki baino 10 egun lehenago ezarri beharko lirateke gutxienez.
11.- Prebentzio-zerbitzuak momentuan egiaztatu beharko luke prebentzio-ordezkarien aurrean neurriak ezarri direla.
12.- Ikastetxe bakoitzean zuzendaritza-kide berri bat izendatu beharko litzateke, prebentzio-jardueren koordinatzaile gisa jardun dezan.
13.- Aldez aurretik ikastetxeak erabat desinfektatuak izatea zein sistematikoki modu presentzialean zentroan egongo diren pertsona guztiei, (bai langile bai ikasle, guraso eta hezkuntza komunitateko gainerako pertsonei) test masiboak egitea ikastetxera joaten hasi aurretik eta bitartean.
14.- Ikastetxeetako jarduerak abian jarriko badira, kutsadura arriskua ekiditeko antolakuntza neurriak bermatzea, besteak beste:
· 2 metroko gutxieneko distantzia langile zein ikasleen artean. Honek ezinbestean IKASGELA BAKOITZEKO IKASLE KOPURUA ERABAT MURRIZTEA, sarrera zein irteeretarako txandak antolatzea, edota ikastetxe barruko joan-etorrietarako ibilbideen seinaleztapena dakar.
· Amankomunak diren espazioen garbitasunaren maiztasuna gehitzea eta espazio hauen erabilera mugatu zein orohar garbiketa eta desinfekzio-lanak areagotu.
· Bilera presentzialak eta bilera hauetako kide kopurua murriztea.
· Eskolarako garraio sistemak berrikusi behar dira, garraio kolektiboa posible egin ahal izateko.
15.- Kutsadura arriskua ekiditeko babes neurri kolektiboak ezartzea, besteak beste aireztatzea gehitzea, banaketa manparak jartzea edota xaboi edota gel hidroalkoholikoak bermatzea.
16.- Ikastetxeetako jarduerak abian jarriko badira, kutsadura arriskua ekiditeko banakako babes neurriak erraztea, besteak beste, eskularruak, maskarilak edo langile bakoitzaren lanen araberako banakako babes neurriak. Distantzia soziala bermatzen ez denena, maskara kirurgikoen erabilera ez da nahikoa beste pertsonen aurrean babesteko. Kasu horretan, iragazkirik gabeko FFP2 maskarak erabili beharko lirateke pertsona guztien babesa ziurtatzen dutelako edo ikasleek ere maskara kirurgikoak erabiltzen dituztela bermatu beharko lirateke.
17.- Ikastetxeetan hondakinak kudeatzeko neurriak sartu beharko lirateke (garbitzaileak).
18.- Behar bereziak dauzkaten ikasleei laguntza berezia eman beharko zaie.
19.- Testuinguru sozioekonomiko konplikatuak dauzkaten auzo eta herrietan errefortzuak ezinbestekoak izango dira.
20.- Hezkuntza komunitate guztiak arauak betetzeko baliabideak ezarri beharko dira eta beharrezkoa den formazio-informazioa emango da. Baliabide horiek ikuspuntu pedagogikotik ezarri behar dira.
Bideraezina iruditzen zaigu horrelako itzulera-plan bat diseinatzea eta ezartzea ikasturtearen amaierarako.
ELAren proposamenak zentroak berriro irekitzeari dagokionez:
• ELAn argi daukagu gaur egun zentroetara itzultzea ezin dela egin segurtasun-, autobabes- eta gizarte-urruntasuneko baldintzetan. Hori bermatu ezin den bitartean, ez da ikastetxeetara itzuli behar. Erabaki horrek arriskuan jarriko luke ikasleen eta hezkuntzako langileen osasuna, 2 hilabete baino gehiago konfinatuta egon ondoren.
• Hezkuntza-administrazioaren energia guztia iraileko eskolara bueltatzeko plangintza egitera bideratu beharko litzateke, SEGURTASUN-BERME GUZTIEKIN, HORRETARAKO BEHARREZKOAK DIREN BALIABIDE GUZTIAK (MATERIALAK ETA GIZA BALIABIDEAK) BIDERATUZ.
Prebentzio-neurrien aurkako alegazioak:
- Hezkuntza Departamentuak proposatutako prebentzio-neurriak oso orokorrak dira eta askotan mugagabeak: ahal denean, gomendagarria da, ahaleginak egingo dira...
- Ikastetxe bakoitzarentzat kontingentzia-plan integralak diseinatu behar dira, ikastetxearen errealitatearen arabera ondo definitutako neurriekin eta bertako ikasle eta langile guztiak kontuan hartuz (irakasleak eta irakasle ez direnak). Plan horiek ISPLNrekin (Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua) eta prebentzioko delegatuekin lankidetzan diseinatu beharko lirateke.
Bileraren laburpena:
- Hezkuntza Departamentuak sindikatuen ordezkariek egindako proposamenak jaso ditu, baina ez da negoziaziorik egon.
- 2. fasearekin zerikusia duten gaiei buruz ere ez digute ezer aurreratu, ikastetxeetara itzuli ala ez. Esan digute 2. fasea oraindik ez dagoela ez proposatuta ez baimenduta, eta Gobernuak oraindik ez dituela erabaki fase horren ezaugarriak.
- Erabat arbuiatzen dugu Departamentuaren jarrera, hezkuntza-komunitatearentzat hain erabakigarria den une honetan negoziaziorik eta aurreikuspenik ez egoteari dagokionez.
- ELAk sindikatuen arteko bilera bat proposatu du, ikastetxeak berriro irekitzeko aukeraren aurretik jarrera bateratu batera iristen garen ikusteko.
- Gaur Batzordean aurkeztutako aldarrikapenak Mahai Orokorrera eramango ditugu bihar.