108 eguneko grebaren ostean, CAF-eko garbiketako langileek akordioa lortu dute

2012/07/27
108 eguneko grebaren ostean, CAF-eko garbiketako langileek akordioa lortu dute
108 eguneko grebaren ostean akordiora iritsi dira Beasaingo CAF enpresaren garbiketaz arduratzen diren langileak. ELAk gehiengoa dauka lan batzordeak lortu du lan baldintzen hobekuntza eta erreformaren aurkako blindajea jasotzen dituen akordioa.

Akordioak  jasotzen du:

- KPIren gainetik soldatak. Hilean 200 euroko igoera.

.- Gehigarrietan eta gaixotasun arruntetan hobekuntza nabarmenak.

.- Kontziliaziorako neurriak.

- Erreformak jasotzen duen ultraktibitatearen hobekuntza.

- Soldata edo lanorduen inguruko akordioak ez aldatzeko neurriak.

- Malgutasuna ezartzeko baldintzak.

ELAren iritziz akordioa lortzea oso zaila izan da; alde batetik, enpresak jarrii dituen zailtasunagatik eta, bestetik sindikatu batzu erakutsi duten jarreragatik.