2020 EPE behin betiko zirriborroa eta aldaketak
Urtarrilaren 16ko Mahai Sektorialaren ondoren, hauek dira Hezkuntza Departamentuak EPE deialdiaren zirriborroan, sindikatuen alegazioei erantzunez, egingo dituen aldaketak:
- Ortografia: 0,25 deskontatzen da falta bakoitzagatik, eta %20ko murrizketa-muga mantentzen da.
- VI. Eranskinean frantseseko eta ingeleseko atzerriko hizkuntzen hiztegiak zehaztu dira. Eranskin horretan bertan, "Alderdi orokorrak" ataleko unitate didaktikoa baloratzeko azken irizpidea aldatzen da, objektibotasun handiagoa emanez.
- VIII. eranskinean, oinarrizko gaitasunen ordez, funtsezko gaitasunak ezartzen dira, eta gutxieneko edukiei buruzko aipamena kentzen da, eragindako paragrafoa aldatuz.
- Lehenengo probaren deialdian adierazten da 7 egun natural lehenago egingo dela.
- Proben balorazioaren paragrafoa argitu da: batez besteko aritmetikoa egiteko, gutxienez 2.5 puntu lortu behar dira zati bakoitzean.
- Deialdian, espezialitateak eskuratzea sartuko da sarbidearen ezaugarri berdinekin, hau da, 2 zati dituen proba: ahozko azalpena eta praktikoa.
Bestetik, honako zalantza hau argitu digute:
- Ikaskuntza-helburuen eta helburu didaktikoen/hezkuntzakoen arteko aldeari dagokionez, lehenengoak dira ikasleak unitate didaktikoa amaitzean lortu behar dituenak, Bigarrenak dira ikasturteari edo/eta etapari dagozkienak.
Eta programazioari dagokionez:
Atzo eman genizuen deialdiaren zirriborroa irakurri ondoren, egiaztatu ahal izan duzuen bezala, programazio didaktikoari buruzko idazketa aldatu egin da. Berrian, letraren formatuari buruz egindako proposamenak sartu dira, grafikoei, taulei eta orri-oinei dagokienez. Hona hemen:
“Programazio didaktikoak gehienez ere 50 orri izanen ditu, DIN–A4 formatuan, alde bakar batean idatzita, lerroarte sinplean, Arial letrarekin, 12 puntu konprimitu gabe. Grafikoetan, tauletan, orri-oinean eta goiburuan, letra Arial 10. Azalaren diseinu librea. Gutxienez 10 unitate didaktiko izan beharko ditu, zenbakituta. Azala, atzeko azala eta programazio didaktikoaren aurkibidean ez.”
Gainera, bigarren probako B zatiko balorazio irizpideetan honako hauek ordeztu dira:
- Izangaiak arreta jaso eta informazioa helarazten du, interesa sortuz.
Aurrekoaren ordez hau jarri da:
- Izangaiak azalpen argi, ordenatu, arin eta koherentea egiten du.
Horrekin errubrika objektiboak erraztu nahi dira.
Artxibo honetan duzue deialdiko behin-betiko testua. Ahalik eta lasterren bidaliko dute NAOra.