Lekualdatze-Lehiaketa 2017

Behin-betiko esleipena argitaratzea: Kudeaketa eta Zerbitzuetako Langileak

2019ko irailaren 16an, EHAAn, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez deitutako Lekualdatze Lehiaketako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1057/2019 Ebazpena, uztailaren 16koa, argitaratzea aurreikusita dago. Bertan, Administrazio eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-Mailako Teknikari, Juridikoko Goi-Mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-Mailako Teknikarien lekualdatze-lehiaketan onartutakoen behin-betiko zerrenda jasoko da lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, baztertutakoen behin-betiko zerrenda jasoko da eta baita destinoen behin-betiko esleipena ere.

Ebazpena eta beren eranskinak ikusteko, "Lehiaketaren Garapena"n sakatu eta kategoria eta fasea aukeratu.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2019ko irailaren 17tik urriaren 16ra, biak barne.