ELAk dei egiten du EHEk larunbatean deitu duen manifestazioan parte hartzera
Otsailaren 5ean, EHEko lau kide auziperatuko diztuzte Baionako Justizia Jauregian. Iazko irailaren 27an, EHEko militanteek “Euskaraz bizi nahi dugu” leloa idatzi zuten Baionako Pirinio Atlantikoetako departamenduaren egoitzaren horman. Honen helburu nagusia euskaldunok pairatzen duten zapalkuntza sistematikoa adieraztea eta gaitzetsestea zen.
ELAk babes osoa adierazi nahi die auziperatuei eta Euskal Herrian Euskarazi, izan ere, EHEk dioen bezala, “Euskal Herrian gure hizkuntza nazionala zapaldu, ukatu eta gutxietsiesten da, eta Frantziako Estatuak legedi zentralista aplikatzen du gure hizkuntza eta nazioa desagerrarazteko ”.
ELAren ustez, “ezinbestekoa da estatu burujabe bat euskarak aurrera egin dezan”. Gaur egungo marko autonomiko eta erregionalistek, ordea, gaztelera eta frantsesari ematen diete lehentasuna, bai eskubideeetan bai erabileran, euskararen kaltetan.
Horren baitan, auziperatuekiko elkartasuna adierazteko eta euskaldunek pairatzen duten zapalkuntza salatzeko ELAk mobilizariora deitu du bere militantzia.