OKINDEGIEN INDUSTRIA

ELAk hitzarmenerako plataforma aurkeztu du

2026/06/04
ELAk hitzarmenerako plataforma aurkeztu du
Okindegietako industriako egungo hitzarmenaren indarraldia 2025eko abenduaren 31n amaitu zen.

Negoziazioak aurrera doaz, hau da apirilaren 30eko bigarren bilerak eman zuena.

Besteak beste, honako puntu hauek jaso ditugu gure plataforman:

• KPIaren gainetiko igoera.
• Urteko lanaldiaren murrizketa.
• Larunbateko plusa.
• Urteko jai-egun diren larunbat kopurua handitzea.
• Bulegoko langileentzako hobekuntzak.
• Norberaren aukerako egunak.
• Lizentzien eguneratzea eta hobekuntzak.