Eguerdian manifestazioak Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian

2012/09/26
Eguerdian manifestazioak Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian
Gaurko greba egunean manifestazioak izango dira eguerdian Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bilbon eta Donostian eguerdiko 12:30etan abiatuko dira ohiko lekuetatik eta Iruñean eta Gasteizen, ordu erdi lehenago, 12:00etan. Bestalde, aurreko greba egunetan bezala, manifestariak zutabetan iritsiko dira hirietako erdigunera.