Erretiro partziala eta errelebo kontratua EITB-N ORAIN !!!
2025ean erretiro partzialak onartu ziren EITBn, abenduan eman behar ziren finkotasunak baliatuta. Espainiako gobernuak erreposizio tasak %100ean onatu zizkigun eta beraz, arrakasta osoz gauzatu zen EITBn hitzarmenetan jasota dagoen eskubide hori.
Aurten tresna berberak ditugu eskura, baina EITBko zuzendaritzak Lakuara begiratzen du eta aldi berean Lakuak Madrilera, errelebo kontratua aplikatzeko benetako borondate faltaren erakusgarri.
Ekainean egonkortze prozesuen zerrendak iraungi egingo dira eta hori gertatu baino lehen azken hilabeteetan sortu diren bakanteak eta erreposizio tasak baliatuta hainbat plaza finko emango dira. Tresna hauek erabiliz, EITBn pasa den urte bukaeran egin zen bezala, errelebo kontratua aplika dezatela aldarrikatzen dugu. 2025ean EITB izan zen erretiro partzialak eman zituen enpresa publiko bakanetakoa.