Adunako Unipapelen mugagabeko greba hasi dute

2014/01/20
Ekoizpenaren zati bat Errioxara eramanez gero, Adunako plantaren etorkizuna kolokan ikusten dutela ziurtatu du batzordeak. Adunako Unipapel enpresak 78 langile ditu.

Urtarrilaren 2an, Adunako paper fabrikako jabeak jakinarazi zuen lantegia kapital-arriskuko funts bati saldu ziola. Hilaren 10ean, berriz, iragarri zitzaien jabe berriak ekoizpenaren zati garrantzitsu bat Logroñora eramateko asmoa zuela.

Unipapeleko enpresa batzordeak mesfidantza handiz ikusi dute enpresaren salmenta, nahiz eta orain arteko jabeak esan zien enpresaren eta langileen jarraipena ziurtatzea oso kontuan hartu zutela lantegiak nori saldu erabakitzean..