Eragile euskaltzale nagusiek bat egiten dute ELAk, LABek eta STEILAS larunbatean deitutako manifestazioarekin
ELAk, LABek eta STEILASek euskaldunon oinarrizko hizkuntz eskubideen aurkako oldarraldi antolatua martxan dela salatu zuten eta, ondorioz, aldarrikatu zuten. eragile sindikal, politiko eta mediatiko batzuek euskararen biziberritzeari trabak ezartzeko presio antolatuari ezinbestean erantzun antolatua eman behar zaiola.
Manifestazioa deialdia orain bi aste publiko egin zenetik eragile sozial euskaltzaleen eta norbanako euskaltzaleen atxikimenduak jaso dituzte sindikatuek. Eragile eta euskaltzaleek bat egin dute euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea alde eta norabide horretan neurriak hartu daitezela babestuko dute larunbatean.
Euskaldunon aurkako zapalkuntza eta bazterketa saiakeren aurrean, plazak betetzeko eta antolatzeko garaia da, maiatzaren 9an Bilbon, maiatzaren 10ean Senperen edo ekainaren 13an Iruñeako kaleak euskaltzalez betetzeko deia egin dute sindikatuek, eragileek eta euskaltzaleek.
Atxikimenduen zerrenda:
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA
AINTZAT
ALDATU GIDOIA
ARNAS DEZAGUN
BILGUNE FEMINISTA
ERNAI
EUSKAL HERRIKO MUS FEDERAZIOA
EUSKALGINTZAREN KONTSEILUA
EUSKALTZALEEN FOROA
IKA
IKAMA
JOXEMI ZUMALABE
NABARRALDE
NAZIOGINTZA
OSTIA SAREA
PANTAILAK EUSKARAZ