EIBARKO UDALA

ELAk ostiraleko elkarretaratzean parte hartzera deitu du azken epai euskarafoboen aurrean

2026/06/17
ELAk ostiraleko elkarretaratzean parte hartzera deitu du azken epai euskarafoboen aurrean
Epaile batek baliogabetu du udaltzaingoan euskararen eskakizuna, eta ELAk Eibarko Euskalgintzak deitutako mobilizazioarekin bat egingo du.

Erabaki horrek, sindikatu eta euskalgintzaren arabera, euskaraz lan egiteko eskubidea eta herritarren hizkuntza-berdintasuna kolokan jartzen ditu, eta administrazioaren euskarazko normalizazioan atzerapausoa suposatzen du.

ELAk salatu du egungo marko juridikoak gaztelaniaren nagusitasuna indartzen duela eta euskararen erabilera bigarren mailan uzten duela, eta, horren aurrean, administrazioa euskalduntzeko neurri eraginkorrak eskatu ditu. Horren harira, Eibarko Euskalgintzak deituta, ostiral honetan, ekainaren 19an, 13:00etan, udaletxe aurrean elkarretaratzea egingo da.

ELAren adierazpen osoa hemen