1.903 miloi gehiago biltzeko neurri fiskalak

2011/04/18
1.903 miloi gehiago biltzeko neurri fiskalak
ELAren esanetan, datuak eskandaluzkoak dira, eta agerian uzten dute zenbateko tartea dagoen bestelako fiskalitate bat ezartzeko, herritarren beharrizanen mesedetan egongo litzatekeen fiskalitatea. Bestalde, salagarria da eredu fiskala eztabaida politikotik desagertu egin izana.

ELAren iritziz, gizarte ereduari dagokionez, Hego Euskal Herriaren eta Europako Batasunaren arteko desberdintasun nagusiak gizarte-babes maila eta presio fiskala dira, biak ere berton askoz apalagoak. Bi kontuon arteko harremana ezin estuagoa da. Era honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan presio fiskala Europar Batasunaren adina izango balitz, urtean 6.400 miloi euro gehiago eskuratuko lirateke, aurrekontuen erdia baino gehiago.

Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak, eta Mikel Novalek, arlo sozialeko arduradunak aurkeztu dituzte ELAren proposamenak gaur, Bilbon.

Idazkari nagusiak adierazi du gai honetan eztabaida soziala bahitu egin dela, eta eskandaluzkoak direla arlo honetan hartutako neurriak. “Azkenaldian hartutako neurriak atzera boatzeak nahikoak lirateke 1.903 milioi euro gehiago biltzeko”.

 

Irakurri txostena