ELAk oso ondo irizten die Batasunak burutu duen eztabaidako konklusioei

2010/02/16
Soilik bide zibil eta politikotik iharduteko borondatea nabarmendu du ELAk.

ELAko Batzorde Eragileak honakoa adierazi nahi du Batasunak plazaratu dituen konklusioei buruz:

  1. ELAk oso  ondo irizten die Batasunak burutu duen eztabaidako konklusioei; hauetan agertzen da bere estrategia  soilik bide zibil eta politikotik aurrera eramateko borondatea.
  1. ELAren ustez, hausnarketa honen balioa puntu batean datza: aipatutako bide horietatik joateko apustua ez duela ezerk ez inork baldintzatzen. Batasunaren  apustu bat da, eta halakotzat txalotu behar da.