Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen erreforma fiskalak ez du benetako aldaketarik ekarriko

2015/11/24
Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen erreforma fiskala ez da inola ere nahikoa ELAren ustez. Gaur goizean plazaratutako txostenean dio erreformak ez duela benetako aldaketarik ekarriko azken urteetan Nafarroak pairatu duen zerga-politikarekiko; aldaketa sinboliko bat besterik ez dakar.

ELAren iritziz erreforma honekin zerga-politika injustua mantentzen da. Egungo eredu fiskalean zerga-presiorik handiena lan-errentek jasaten dute, eta pribilegiozko tratua ematen zaie errenta altuei, enpresa- eta kapital-errentei.

Irakurri txostena