10 greba egun gehiago Etxeteken enpresa hitzarmena exijitzeko

2022/05/10
Gaurtik aurrera 10 greba egun deitu dira Etxeteken, aurretik egindako 7 greba egunez gain, enpresa hitzarmen bat negoziatzea exijitzeko eta gaur egun aplikatzen zaien estatu mailako hitzarmena alde batera uzteko

Etxetek Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua da, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak eskaintzen ditu Aita Menni azpikontrataren bidez.

10 greba egun deitu dira, aurretik egindako 7 greba egunei gehitzen zaizkienak. Greba egun horietan zerbitzu teknikoko langileen artean jarraipena erabatekoa izan zen, eta partziala administrazioko langileen artean. Gaur egun, estatu mailako hitzarmen bat aplikatzen zaie, eta enpresa hitzarmen bat negoziatzen hasi nahi dute. Zuzendaritzak, ordea, uko egin dio negoziazio horri, eta langileek berririk gabe jarraitzen dute. Horregatik erabaki dute grebarekin aurrera jarraitzea.

Greba eta mobilizazio dinamikaren barruan, gaur elkarretaratzea egingo da Txara II zentroan.