10 hildako lan istripuetan Nafarroan

2005/05/16

Idatzi honen bitartez, Eduardo Etulain Ciganda Burgeteko semearen heriotza salatu nahi dugu. Heriotza berri honekin aste honetan bi dira hildakoak lan istripuetan Nafarroan. Guztira 10 pertsona hil dira aurten lan istripuetan lurralde honetan. Jakina da azpikontratazioak eta behin-behinekotasunak duen eragina lan istripu gehienetan, nahiz eta, kasu honetan bezala, administrazio publikoan gertatu. Oraingo honetan, langilea Uharte-Arakileko udaletxearentzat aritzen zen enpresa batekoa zen.

Istripu berri hau salatzeko datorren ostiralean, hilak 20, goizeko 12etan elkarretaratzea egingo da Uharte-Arakileko udaletxearen aurrean.

Protesta honen bitartez senitartekoei gure elkartasuna adierazi nahi diegu une gogor eta triste honetan.

Era berean, langileak eta gizarte osoa arazo honetaz jabetu daitezela eskatzen diegu, Nafarroan ematen den lan istripu kopurua Europa mailan ematen denana baino askoz altuagoa baita.

Azkenik, langile orok etxera onik bueltatzeko duen eskubidea berretsi nahi dugu.

ELA LAB ESK - CGT- STEE-EILAS