10 langabetutatik 6k ez du inolak langabezia prestaziorik jasotzen

2017/05/04
Langabezia jende askorentzat arazo handia da, gehienak emakumeak, eta, gainera, egoera latz horretan dauden hamar pertsonatik seik ez du prestaziorik jasotzen. Gainera, egiten diren kontratuak prekarioak dira oso, hein handian aldi-baterakoak baitira.

Hego Euskal Herrian 175.383 pertsona zeuden langabezian izena emanda 2017ko apirilean, aurreko hilabetean baino 3.127 gutxiago eta urtebete lehenago baino 20.057 gutxiago. Horietatik, 97.965 emakumeak dira (%55,9) eta 11.450k 25 urte baino gutxiago dute.

114.973 langabe egoera latz horretan daude zerbitzuen sekoreko lanpostua galdu izanagatik, 21.807 industriakoagatik, 18.871ek ez du lehenago lanik izan, 14.481ek eraikuntzan egin du lan aurretik eta 5.251ek lehen sektorean.

Aurreko hilabetean langabezian zeudenen artean, 69.116 pertsonak jaso zuen prestazio motaren bat (38.685ek kontribuzio erakoa, %56ak; gainontzeko 30.431ek sorospenekoak). Hortaz, langabeen %61,3 inolako babesik gabe geratu da, eta zerbait jaso dutenen ia erdiak sorospenekoa jaso du.

Kontratazioari dagokionez, apirilean 92.579 kontratu egin dira lau lurralde historikoetan, aurreko hilabetean baino 14.011 gutxiago eta urtebete lehenago baino 4.942 gutxiago. Kontratu horietatik, %92,3 aldi-baterakoak izan dira (guztira 7.119 kontratu mugagabe egin dira bakar-bakarrik). Urteko lehen lau hilabeteei erreparatu ezkero, guztira 393.914 kontratu egin dira: 362.435 aldi-baterakoak (%92) eta 31.479 mugagabeak.