Hamar langabetutik seik ez du inolako langabezia saririk jasotzen

2016/03/02
Langabezian daudenen egoera oso kezkagarria da, urtarrilean langabezian zeuden ia 200.000 pertsonetatik, soilik 46.372 pertsonek jaso zuten kotizaziopeko langabezia prestazioa (%23,2ak), eta ia 10 langabetutik 6k ez zuten inolako prestazio edo subsidiorik jaso (116.879 pertsonek, %58,5ak).

Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratu dituen datuek azken hilabetean langabe kopurua ia ez dela ezer murriztu erakusten dute (254 langabe gutxiago daude), guztira 199.651 langabetu izanik Hego Euskal Herrian. Azken urteko bilakaerak 20.293 pertsona gutxiago daudela lanik gabe adierazten du. Datu hauek langabezia-tasa %15ean kokatzen dute, 28-Ebeko bataz bestekoa (%8,9) baino 6,1 puntu gehiago.

Langabetu guztien %54,1a emakumeak dira, eta emakumeen presentzia gero eta handiagoa da gainera. Izan ere, azken urtean 1,3 puntu hazi da portzentaia hau, %52,8tik %54,1era pasaz.

Prekarietatea gero eta larriagoa da. Gero eta baldintza okerragoak jasan behar dituzte kontratu berriak dituztenek: urtarrilean eta otsailean egin diren kontratu guztien % 92,6a aldi baterakoa izan da.

Gainera langabezian daudenen egoera ere oso kezkagarria da, urtarrilean langabezian zeuden ia 200.000 pertsonetatik, soilik 46.372 pertsonek jaso zuten kotizaziopeko langabezia prestazioa (%23,2ak), eta ia 10 langabetutik 6k ez zuten inolako prestazio edo subsidiorik jaso (116.879 pertsonek, %58,5ak).

Pobrezia eta ezberdintasun sozialak haziz jarraitzen dute, beharrezkoa da prekarietatearen aurka egitea justizia soziala lortzekotan.